Arizmendi ikastolako Jose Arana gunekoek antolatuta, Ezkurtxo Eguna ospatu da aurten. Zapatuan, Marin elizatea ezagutzeko aukera izango da, ibilaldiak egingo dira, ipuin kontaketa, jolasak, eta txokolatea hartzeko tartea ere izango da. 09:30ean irtengo da autobusa Akeitako geltokitik (lehenengo bidaia), eta bueltatzeko lehenengo bidaia 13:40ean izango da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.