Zapatuan 10:00etan hasiko dituzte jaiak gazteen pilota partiduekin; 10:30ean, umeentzako jolasak antolatu dituzte; 12:00etan, San Migeletako meza izango da San Migel elizan; 12:30ean, helduen pilota partiduak egingo dituzte, eta, 14:30ean, auzo bazkarian paella jango dute bertan batzen direnek. Ondoren, Dorleta eta Leire trikitilariek girotuko dute bazkalostea. Antolatzaileek adierazi dutenez, egun guztian barra ere jarriko dute musikaz girotuta.
Arratsaldean, berriz, 16:00etan, haurrentzako ginkana izango da; 17:30ean, txapel jaurtiketa lehiaketa, eta 18:00etan, DJ Motok borobilduko eguna bertaratzen direnentzat musika estilo ezberdineko kantuak jarriz. Domekan, berriz, 11:00etan, meza izango da hildakoen omenez, eta ostean, luntxa izango da bertaratzen direnentzat.