Ikastetxeei zuzenduriko 'Hau da marka!' jardunaldiaren bigarren edizioa egingo dute urrian

Itziar Larrañaga Sarasola 2023ko ira. 26a, 16:13

MU eta AZK-ko ordezkariak jardunaldiko kartelarekin.

Mondragon Unibertsitateak eta AZK-k antolatuta, ikastetxeen markari lotutako alderdiak izango dituzte aztergai urriaren 19an egingo duten saioan. Iaz bezala, hitzaldia eta kasu praktikoak jasako dira eta Eskoriatzako campusean izango da hitzordua, 09:30etik 12:45era.

Ikastetxearen bereizgarriak nola komunikatu erakustea da jardunaldiaren helburua. Hasteko, Ivan Diaz Gonzalez marka-aditua eta kontsultoreak ikastetxeen marka hobetzeko estrategiak azalduko ditu. Gravita enpresako zuzendaria da Diaz, eta, bere ibilbidean zehar, eginkizun garrantzitsuak bete ditu sektoreko enpresa ospetsuetan, hala nola Columna, Interbrand, Morillas eta Brand Union enpresetan. Gaur egun, markak eta brandinga ezagutaraztea xede duen Branzai plataforma espainiarreko buru da.

Arrakasta kasuei dagokienez, Tecnaliako marketin- eta komunikazio-zuzendari Erika Ibañez hitzezko identitateari buruz mintzatuko da. Eta, Donostiako Santo Tomas Lizeoa ikastolako komunikazio-arduraduna, Iker Bereziartua, ikusizko identitateaz arituko da.

Izen ematea

Arrasateko AZK komunikazio-agentziak eta Mondragon Unibertsitatearen Aretxabaletako Komunikazio Campusak antolatu duten Hau da marka! jardunaldian izena emateko honako inprimakia bete behar da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak