Tortolis ludoteka eguaztenean zabalduko dute eta hiru egunez ate irekiak izango dira

Imanol Beloki Unamuno 2023ko ira. 25a, 16:31

Tortolis ludotekan haurrak jolasean.

Tortolis ludotekak, irailaren 27an, eguaztenean zabalduko ditu ateak ikasturte berriari hasiera emateko. Ludoteka zerbitzua 3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako aisialdi zerbitzua da, eta eguaztenetik egubakoitzera bitartean ate irekiak izango dira adin horietako haurrentzat, eta, beraien gurasoentzat. Hala, ludotekako espazioa eta bertan egiten dena ezagutu dezaten.

Ate irekien ordutegia arratsaldeko 17:00tik 19:00etara izango da, eta honakoa da egunotarako programazioa:

  • Irailaren 27an, HH-koen txanda: espazioa ezagutzeaz gain, nahi duenak paperezko hegazkinak egiteko aukera izango du.
  • Irailaren 28an, LH-ko ikasleei zuzendutako egunean, bertaratzen direnak ludotekan jolasteaz gain, paperezko lora sortak egiteko aukera izango dute.
  • Irailaren 29an, LH3-LH6ko haurrei zuzendutako txandan. galdera jokoan aritzeko aukera izango dute.

Ikasturte hasiera, urriaren 2an

Ikasturte hasierari dagokionez, berriz, urriaren 2an itzuliko da ludoteka ohiko funtzionamendura eta orduan zabalduko da bazkidetza kanpaina. Hona hemen informazio zehatza:

Urtero bezala bi txanda eskainiko dira:

1.- Astelehenetik eguenera:

  • HH: 16:45-18:00
  • LH: 18:00-19:15

2.- Egubakoitzetan ekintza bereziak LH4tik LH6 bitarteko haurrei zuzenduta, arratsaldeko 16:45tik 19:15ak arte.

Ludoteka zerbitzuaren bazkidetza urteko kuota: 34 eurokoa izango da (urritik-ekainera).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak