Brigida Carrasco eta Joxe Mari Romaratezabala, omendutako jubilatuak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko ira. 24a, 17:26

Jubilatuen omenezko bazkaria egin dute gaur Eskoriatzan, Udalak eta Olazar elkarteak antolatuta. 12:00etan hasi da festa.

Salda beroa hartu dute lehendabizi jubilatuek, eta, ostean, udal pilotalekuan egin dute bazkaria. 130 lagun zeuden izena emanda, eta bazkaltzeko iberikoak, piper beteak, itsaski krema, bakailaoa eta txahal masailak izan dituzte; postrerako, berriz, Idiazabal gazta ez ezik, txokolatezko browniea eta goxua.

Behin tripa beteta, dantzaldirako unea izan da, baina aurrez herriko bi jubilatu omendu dituzte, tradizioari eutsiz. Aurten, Brigida Carrascok jaso du lora sorta eta Joxe Mari Romaratezabalarentzat izan da txapela. Horrez gain, herriko komertzioetako produktuen zozketa ere egin da bazkarira gerturatutakoen artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak