Helburu guztiak bete ditu aurtengo Errekan Gora jaialdiak

Hasier Larrea 2023ko ira. 20a, 15:27

Xiberoots-en kontzertua (Argazkia: Iñaki Kortazar).

Atxorrotx Kultur Elkarteak "oso ondo" baloratu ditu joan den asteko zazpi kontzertuak, "jendetza batu zelako eta ikus-entzuleak pozik geratu zirelako".

Eskoriatza euskal kultur ekimenen erdigunean jarri zuen joan den astean, hamabostgarren aldiz, Errekan Gora jaialdiak. "Zuzeneko zazpi emanaldiek adin guztietako publikoaren arreta erakarri zuten, eta hori gura genuen", adierazi du Iñaki Kortazar antolatzaileak, eta gaineratu "herritar asko" hurbildu zaizkiela zorionak ematera, "pozik" geratu zirenaren seinale. 

Izan ere, "jende asko" egon zen Kokeinen ostiraleko irekiera kontzertuan, zapatu eguerdian Irati Etxebarrietaren kontzertua "sorpresa polita" izan zen, Pasadenan ere "giro ederrak" jarraitu zuen, eta "zeresanik ez" arratsaldean Broken Brothers Brass Band taldeak egindako kalejiran eta Xiberoots-en gaueko emanaldian. Domekan, bai Arrasate Musikalen Big Band-ek eta bai Nevadah-k "askotariko musikazaleen interesa" piztu zuten, gainera. 

Era berean, antolatzaileak esker oneko agertu dira soinu teknikariekin, asteburuan lanean ibili ziren Atxorrotxeko bazkideekin, Udalarekin eta udal brigadako kideekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak