Errekan Gora jaialdiaren 15. aldia ari dira egiten Eskoriatzan, atzo hasita, eta gaur jarraipena eman diote egitarauari. Irati Etxebarrietan eskoriatzar gaztearen ostean, Pasadena talde gasteiztarra igo da oholtzara eta Gipuzkoan azken aldiz jo du; izan ere, irailaren 28an emango dio amaiera seikoteak ibilbideari Gasteizen. Bideoan ikusgai, gaurko kontzertuan 'Arraza gabeko zakur' interpretatu duten unea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.