Ikasturteari ekiteko prest daude Gaztelekuan

Hasier Larrea 2023ko ira. 14a, 17:03

Argazkia: Eskoriatzako Gaztelekua.

Ostiralean, hilak 15, irekiko ditu ateak pilotalekuan kokatuta dagoen Gaztelekuak, 17:00etan. 12-17 urte bitarteko neska-mutil guztiek aukera izango dute bertaratzeko, gunea ezagutu nahiz ekintzetan parte-hartzeko.

Gaztelekuko arduradunek adierazi moduan, ostiral –17:00tik -20:30era–, larunbat eta igandetan –16:30-20:30etara– egoten da zabalik gunea, irailetik ekainera bitartean. Horrez gain, Gabonetan, Aste Santuko oporretan eta udan eskaintza bereziak antolatzen dituzte, bertako erabiltzaileekin hala erabakita.

Gaztelekuko zerbitzuaren bitartez, nerabeek, ondo pasatzeaz gain, beste hainbat esperientzia ere ikasten dituzte: "Zerbitzuaren helburuen artean, parte-hartzea, euskararen erabilera, neska eta mutilen arteko berdintasuna eta prebentzioaren sustapena daude. Nerabeei erabat irekia da, edozeinek har dezake parte, bertaratu eta izena ematea besterik ez da egin behar zerbitzuaz gozatzeko, eta doakoa da", azaldu dute arduradunek.

Irailean zehar erabiltzaile berriei begira jarriko dira bertako hezitzaileak, zerbitzuaren funtzionamenduaren berri eman, zerbitzuak dituen baliabideak erakutsi eta hainbat ekintza antolatuz. Esaterako, datorren astean  3X3 txapelketa egingo dute, eta, hurrengoan, talo tailerra.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak