Martxan dira skate parke berria egiteko obrak

Hasier Larrea 2023ko ira. 13a, 11:16

Infografia eta argazkia: Eskoriatzako Udala.

Atzo, martitzena, hasi zituzten Aingeruguardako biribilgunearen pareko lanak, eta abendua erdialderako bukatuta egotea aurreikusten du Udalak.

Eremuak 600 metro karratu inguruko azalera izango du, street elementuz osatuta egongo da, eta plataformen arteko trantsizio kurbak izango ditu semi-bowl irekia osatuz. Gainazalak amaiera erdi-leundua izango du.

Skate parkea leku irisgarria eta segurua izango dela adierazi du Udalak, bidegorriaren aldamenean egongo delako, Aingeruguardako biribilgunearen parean: "Gero eta indar handiagoa hartzen ari den modalitate honetako zaleek euren gustuko teknikak modu seguruan gauzatu ahal izateko eremu aproposa edukiko dute. Hala, Eskoriatzak aisialdirako aukera berria eskainiko die herritarrei".

Obrak atzo hasi ziren, irailak 12, eta abendua erdialderako bukatuta egotea aurreikusten da. Aurrekontua 213.434,95 eurokoa da eta ZUT Skateparks S.L. enpresak egingo du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak