AP-1ean, Isuskitzako tunelean, istripu bat izan da

Mirari Altube Arrese 2023ko ira. 9a, 12:17

Oneratu da ibilgailuen zirkulazioa AP-1 autobidean. Leintz Gatzagan dagoen Isuskitzako tunelean izan da istripua, 11:00ak aldera, kamioi baten eta auto baten artean. Autoan zihoazen bi lagun zauritu dira Ertzaintzaren esanetan. Istripuaren eraginez kea sortu da tunelean eta autoak ateratzen ibili dira handik. Autobidea itxita egon da bai Eskoriatzan Madril aldera joateko, bai Lukon, Donostiarako norabidean. Horrek auto ilara handiak eragin ditu.

Ertzaintzaren esanetan kamioia hondatu egin da tunel barruan eta geratu beharra izan du. Orduan gertatu da istripua, auto batek talka egin duenean kamioiarekin. Horren eraginez kea sortu da eta itxi egin dute tunela. 4 kilometro inguruko ilarak sortu dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak