Buruhandiekin eta txarangarekin piztu da festa San Pedro eta Intxaurtxuetan

Josu Bilbao Atxutegi 2023ko ira. 9a, 09:58

Ad Libitum txarangaren doinuekin eta buruhandien korrikaldiekin eman diote hasiera San Pedro eta Intxaurtxueta auzoko jaiei.

Festa giroan murgildu dira Eskoriatzako San Pedro eta Intxaurtxueta auzoak. Atzo, egubakoitza, txupinazoarekin eta buruhandiekin hasi zuten festa, zapi laranjak lepoan jarrita, eta ostean, Eskoriatzako Bandatik sortutako Ad Libitum txarangaren txanda izan zen. Metalezko musika-tresnen doinuekin eta perkusioaren laguntzarekin giro ederrean murgildu ziren eskoriatzarrak. Txikienek puzgarri eta barraketan aritzeko tartea izan zuten, gainera.

Gauean, Andoni Moto DJaren txanda izan zen. 80-90ko hamarkadetako musika jarri zuen Motok, eta opariak ere banatu zituzten auzotarren artean.

Bideoan, Ad Libitum txaranga, San Pedro auzoan zehar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak