Manuel Muñoz kiroldegian lehorreko eta uretako jarduerak antolatu dituzte ikasturte osorako. Besteak beste, pilates, erorketa prebentzioa, zunba, body-tono edota astebarruko aquagymeko saio gidatuak irailaren 18an hasiko dira, eta izena eman daiteke jada. Igeriketa eta larunbatetako aquagym saioak, berriz, urriaren 2an hasiko dira; horietarako aurrez aurreko izen-emateak irailaren 11n zabalduko dira, eta e-mail bidezkoak, 12an. Plaza gordetzeko, beharrezkoa da izen-emate orria –eskoriatza.eus-en deskarga daiteke– behar bezala beteta eta sinatuta aurkeztea, kiroldegia@eskoriatza.eus-era bidalita.
Lehen eskuko informazioa jaso eta jarduerak probatzeko, ate irekien jardunaldiak egingo dituzte irailaren 11n, 12an eta 13an. Horietan parte hartzeko ere izena eman beharko da aurrez, baina ez du kostu ekonomikorik ekarriko.
Jarduera guztien ordutegiak eskoriatza.eus-en kontsulta daitezke.