EskoXtremeko antolatzaileek jakinarazi dute aurten ez dutela seinalerik jarri, eta, ondorioz, GPS bidezko nabigazioa eramatea derrigorrezkoa izango dela.
Bestalde, iaz moduan Landa ingurura joan beharrean, Durakogain eta Asentziomendi aldera joko dute aurten, "mendialde honi omenaldi bat eginez, parke eolikoak tontorrak birrindu aurretik".
Proba bukatzerakoan anoa postua egongo da. Bestalde, partaideentzat bermatuta egongo dira aparkalekuak eta dutxak.