Jubilatuen omenaldirako izen-ematea zabalik

Hasier Larrea 2023ko ira. 5a, 09:15

Iazko omenduak.

Irailaren 24an egingo dute Udalak eta Olazar elkarteak urtero antolatzen duten bazkaria. Udal pilotalekuan izango da, 14:00etan. Parte hartzeko jubilatuen bulegoan eman behar da izena,  6 euro ordainduta, 11:00etatik 12:30era, irailaren 5ean, 7an, 12an, 14an edota 19an.

Goizetik hasiko dira ekintzekin. 11:30ean mezarako geratu dira, eta 12:30ean salda beroa banatuko dute jubilatuen sukaldean. Bazkariaren ostean, dantzaldiari eta opari banaketari emango diote paso.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak