
Axtroki elkarteko saltzaileek lehen aldiz egingo dute oporren bueltako ongi etorri jaialdia. Herriko plazan izango da zapatuan, 19:00etan. Eskoriatzako harakinen okela errea dastatzeko aukera emango dute, "herritarrei hemen gaudela esateko", Eider Kortazar merkatariaren esanetan. Musika Burrunbazale txarangak jarriko du.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.