Hirugarren maila nazionaleko gizonezkoek gaztetasuna izango dute ardatz 2023/2024 denboraldian. Iazko taldea mantenduta, esperientzia handiagoarekin egingo dio aurre denboraldi berriari. Oraingoz baja bakarra izan dute, Ander Sanchez, Mondratek fitxatu baitu. Ziur jarraituko dutenak Jokin Rayo, Julen Arregi, Joseba Herrera eta Jokin Murillo dira.
Entrenatzaileak ere mantendu egingo dira, baita atezainen prestatzaile den Narciso Pavo ere. Teknikariak Mikel Ezeiza prestatzaile fisiko berriaren ezagutzaz bailatuko dira, gainera.
Babesle fidelak
Kantxa barrukoek bakarrik ez, kanpotik babesa ematen duten komertzio eta enpresek ere konpromisoa berretsi dute klubarekin. Avanza, SW Machines, Daunert, Urres taberna, Autos Ribeloga, Rotudenak, Rele, Reparaciones Leniz, Oyanguren Iturgintza, Pub O'Dogherty, Nivart Elektrolito Estalketak, Maulanda jatetxea, Inkernu taberna, Kiribil ileapaindegia, Ilargi kafetegia, Ibiltariak Camper Ekipamenduak, Gahir fisioterapia, Martin frutadenda, Frixi eraikuntzak, Etxe-Lan, Eroski eta Txukun garbiketak, Distribuciones Gorbea, Txapime tailerra, Areder arrandegia, Hotz-Bero klimatizazioa, Akeita taberna, Aingeru gasolindegia, Altuna anaiak harategia... Asko dira Eskoriatza Kirol Elkartea hauspotzen duten entitateak. Eta bazkide partikularrak, noski.
Adin guztietako jokalarien bila
Bestetik, klubak zabalik ditu Manuel Muñoz kiroldegiko ateak. Areto futbola probatu nahi dutenak, benjamin mailatik senior mailara arte, interesa erakusteko harremanetan jar daitezke 615 73 36 45era hots eginda.