Borroka arteetan, Dan kategoriakoak dira gerriko beltzaren ondoren datozen graduak. Lehen Dan-etik hamargarren Dan-era, instruktore juniorretik maisu handira zabaltzen da abanikoa. Hala, domekan Estatu mailako azterketetan parte hartu zuten Atama kenpo taldeko zortzi borrokalarik. Hona hemen lortutako tituluak:
- Lehenengo Dan-ak –instruktore juniorra–: Jose Luis Carrero, Jesús Lamadrid Ketxi, Jon Ander Gordoa eta Mikel Martin.
- Bigarren Dan-ak –instruktore elkartua–: Arianne Piñero eta Jose Luis Maqueda
- Hirugarren Dan-a –instruktore burua–: Joseba Izurrategi.
- Laugarren Dan-a –instruktore nagusia–: Mikel Gonzalez.
Bestalde, Atama eskolako zuzendari Rafa Carriet graduetako epaimahaikide izan zen.