Gaur, hilaren 14a, bigarrenez egin da ZeDemontre topaketa Eskoriatzan. 18:30etan, Akeitatik abiatutako Arizmendi Ikastolako batukada taldeak ireki du jaia, eta ondoren, hiru sortzaile eskoriatzar izan dira benetako protagonistak Santa Marina plazan: Maddi Gabilondo eta Irati Etxebarrieta abeslariak eta Larraitz Iparragire margolaria. Han batutakoek hiru proposamenak baloratu ondoren, Irati Etxebarrietarena izan da jendearentzat plazaratutako planteamendu gustokoena.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.