Mondragon Unibertsitateak eta Eskoriatzako udalak akordioa sinatu dute

Miren Arregi Amasorrain 2023ko uzt. 7a, 16:47

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Eskoriatzako Udalak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, Eskoriatzako campusaren erabilera eta mantentze lana arautzeko. Zehatzago, fakultateak Eskoriatzako campusean dituen eraikinen inguruko jabari publikoko edo herritarren erabilerako eremuen erabilera arautzen duen hitzarmena da sinatu dutena.

Hitzarmena sinatzearekin batera, bi erakundeek lankidetza estuan jarraitzeko asmoa berretsi dute. Zentzu horretan, Nagore Ipiña Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak azpimarratu duenez, Eskoriatzako Udala fakultatearentzako agente klabea da eta horren erakusle da Udala kooperatibaren Kontseilu Errektorean egotea. “Honek aukera emango digu Eskoriatzako herriarekiko eta komunitatearekiko harremanak sendotzen jarraitzeko”, gaineratu du dekanoak.

Bestalde, Eskoriatzako alkate Edorta Zubizarretak unibertsitatearekin elkarlanean jarraitzeko asmoa berretsi du, eta hauxe erantsi du: “guretzako ezinbestekoa den harremana da unibertsitatearekin duguna eta hau sendotzeko asmoa dugu”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak