Ataman egiten duten lan onaren beste adierazle bat da hil bukaeran hamar kide inguruk gerriko beltza eskuratzeko Espainia mailako azterketa egingo dutela.
Atama kenpo taldeko borrokalariak iaz lortutako brontzea berretsi du Senior mailako Espainiako MMA –arte martzial mistoen diziplina– txapelketan, euskal selekzioa ordezkatuta. Atama klubetik harro azaldu dira Ratok lortutakoaz: "Taldeko txapeldun handia da Leire". Maiatzean hiru urrerekin itzuli zen kenpo modalitateko munduko txapelketatik.
Ataman egiten duten lan onaren beste adierazle bat da hil bukaeran hamar kide inguruk gerriko beltza eskuratzeko Espainia mailako azterketa egingo dutela.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.