Itzuli da sokamuturra Eskoriatzara

Oier Zumarraga Aranburu 2023ko eka. 29a, 16:50

Eskoriatzarrak ausart ibili dira zezenaren aurrean. Txarangaren doinuek lagunduta, goiz aparta pasa dute bertaratutakoek

Jendetza bildu da Eskoriatzako plaza inguratzen duen hesien atzean. Ez dira edonolako ekitaldia ikustera batu, izan ere, 30 urte ondoren sokamuturra itzuli da Eskoriatzara. Eszenatokia, plazaren erdigunea eta balkoiak jendez bete dira. Nahiz eta, erortze batzuk egon diren, saioa normaltasun osoz igaro da.

Ikusle gehienek ikuskizunarekin pozik amaitu dute eta datorren urtean ere egingo den esperantza dute. Antolatzaileek ere balorazio positiboa egin dute: "Ikuskizuna amaitutakoan entzun den txalo-zaparrada ikusi besterik ez dago harrera ona izan duela ondorioztatzeko".

Lurzoruaren arazoa

Plazaren hezetasunak lurra oso irristakor bilakatu dute goizaren lehen orduetan eta zezenek, zein errekortadoreek arazoak izan dituzte zutik mantentzeko. Dena dela, egunak aurrera egin ahala, plaza lehortuz joan da eta ikusleek errekorte bikainez gozatzeko parada izan dute. Iñigo Almortza Bergarako Zezenak Ganadutegiko arduradunak, datorren urtera begira "hobetu beharreko" zerbait dela aipatu du.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak