Kostata, baina hasi dira San Pedro jaiak Eskoriatzan

Aitor Agiriano Arrese 2023ko ekainaren 28a

Jaiei hasiera eman behar zien etxafuegoa falta zen 19:00etarako, bila joan dira, eta agindutakoa baino ordu laurden beranduago hasi dira herriko jai nagusiak. Pregoia irakurri dute lehendabizi Atama Kenpo elkartekoek eta txupinarekin batera lehertu da jai giroa.

Ohiturari jarraituz, bandak Eskoriatzako ereserkia jo du plazan festak hasi ahalaz bat eta txistulari taldeak ere kalejira eginda hurbildu du jendea plazara.

Gaurtik zapatu gauera arte luzatuko dira San Pedro jaiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak