Hamabost bikotek jokatu dute ikusmin handia piztu duen Kontzejupe pilota txapelketan

Hasier Larrea 2023ko eka. 25a, 08:21

Eguerdian jokatzen hastea zen asmoa, baina partaide asko animatu direnez, goizean ekin diote, neurketa guztiak jokatu ahal izateko. Hiruna bikoteko bost ligaxkatan antolatu dute sailkapen fasea. Finala Beñat Illarramendi-Asier Urzelai eta Xabi Fernandez-Aritz Zugasti bikoteen artean erabaki da, eta lehenengoek jantzi dute txapela.

Atxorrotx kultur elkarteko antolatzaileek nabarmendu dute giro ederra nagusitu dela egun osoan zehar, eta ikusmin handia piztu duela txapelketak beste behin. Iluntzean denak batera jarri dira mahaiaren bueltan afaria ederra dastatzeko.

Hona hemen finalean jokatutako tanto piloteatu bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak