Sokamuturra udaletxeko balkoitik ikusi ahalko da eguenean

Hasier Larrea 2023ko eka. 23a, 16:24
Eskoriatzan egindako azken sokamuturra, 1993an.

Herriko Plazan egingo den sokamuturra osoko bilkura-aretoko balkoitik ikusteko aukera emango du Udalak. Horretarako izena eman beharko da, 636 78 59 71ra deitu edo idatzita. Balkoiko edukiera baino pertsona gehiagok izena emanez gero, zozketa egingo dute. Izen-emate epea ekainaren 28an bukatuko da, 15:00etan. 

Sokamuturra San Pedro eguneko lehen ekitaldia izango da, 08:00etan hasita. Plaza hesituta egongo da ordurako: Kultur etxea eta Euskadiko kutxa artean itxitura bat jarriko dute; Euskadiko kutxatik Aranburuzabalako norabide guztian, plaza parean, beste hesi bat, baina espaloia libre utzita,  ikusleak bertan egoteko; eta udaletxearen alboko bi pasoak –Hidalga kalea eta Txistularien harratea– itxita egongo dira. Bestalde, plazan dagoen eszenatokia libre egongo da, ikusleek erabiltzeko.

Eskoriatzako Udalak egindako planoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak