Gauez ere faboritoak nagusi: Aitor Ajuria eta Oihana Azkorbebetia, txapeldun

Mireia Bikuña 2023ko eka. 11a, 11:57

Ajuriarekin batera David Rua eta Iñaki Uribetxeberria igo ziren Gabez Takarraraneko podiumera. Emakumezkoetan, Irati Larrañaga eta Oihana Aragones izan ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

Berdin zaie egunez edo gauez. Leku batean edo bestean. Aitor Ajuriak eta Oihane Azkorbebeitiak, beste behin, punta-puntako mendi lasterkariak direla erakutsi dute Eskoriatzako proban.

Asentziorako bidean eskutik joan dira Ajuria eta Rua, baina, Eskoriatzara heldu orduko, bi minutu inguruko abantaila zuen lehenak. Erdigunea pasa eta Atxorrotzerako bidea hartu dute, eta han, behe-lainoa topatu dute. Horrek balio izan dio Ajuriari abantaila handitzen joateko, eta helmugara hamar minutuko aldearekin heltzeko.

Emakumezkoen arteko lehian korrikalari abadiñarra izan da nagusi, hasieratik bukaerara. Are gehiago, sailkapen orokorrean hirugarrena izan da, Ajuriaren eta Ruaren atzetik. Ia minutu bateko aldea atera dio Uribetxeberriari.

Hauek izan dira lehen hiruren denborak, mutiletan zein neskatan:

  1. Aitor Ajuria: 1.48.04
  2. David Rua: 1.56.30
  3. Iñaki Uribetxeberria: 2.12.41

 

  1. Oihana Azkorbebeitia: 2.11.31
  2. Irati Larrañaga: 2.18.15
  3. Oihana Aragones: 2.25.40

Oinez ere bai

Korrikalariak 22:00etan irten dira Eskoriatzako plazatik. Bada, ibilbidea oinez egin dutenak, 20:00etan abiatu dira. Eta, aurten, lehen aldiz, azkarrago heldu dira helmugara oinezkoak.

Omenaldia

Gabez Takarraran hasi aurretik omenaldi xumea egin diote Bartolo Garciari. Korrikalari beteranoa da eskoriatzarra. Gaueko lasterketa egiten denetik hamar alditan parte hartu du.

Aurreskua dantza diote irteera puntuan, eta opari moduan, bi Axtroki jaso ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak