Julio Ignaciok irabazi du Eskoriatzako patata tortila lehiaketa

Miren Arana Pagaldai 2023ko eka. 10a, 17:50

Maider Bolinaga antolatzailea, eta Julio Ignacio otarraren irabazlea.

Dogherti tabernan egin da tortila lehiaketa eta guztira, 25 pertsonek hartu dute parte

Goizean jokatu da Eskoriatzako patata tortila lehiaketa, Dogherti tabernan. 25 pertsona aurkeztu dira lehiaketara, eta bi emakume eta bi gizonezkok osatu dute epaimahaia. Lehenengo saria Kiloka dendako otarra izan da eta Julio Ignaciok eskuratu du; bigarren saria Rosi Matak lortu du, Atxaldeko Gazta erdia eta Gerrigardo garagardoak – biak Eskoriatzan ekoiztuak –; eta Leire eta Alberto Salgado gelditu dira hirugarrenak, saria Lopez de Aro ardo botila izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak