Udaletik azaldu dutenez, protokoloa baliagarria da bai herriko jaietarako, bai antola daitekeen edozein jai eta aisialdi testuingurutarako. Horregatik, protokoloa egiten parte hartu duten talde, taberna, erakunde eta pertsonez gain, aurkezpenera gonbidatuta daude interesa duten pertsona eta erakunde guztiak.
Protokoloa jai-ekitaldietan parte hartzen duen pertsona etatalde ororentzat dago pentsatuta eta helburuak erasoei aurrea hartzea, eraso matxisten inguruan sentsibilizatzea, erasotua babestea, zer eta nola erantzun jakitea, eta ahalik eta hobekien koordinatzea dira: "Jai parekideak lortu behar ditugulako, jaietan ere eraso matxistak daudelako kaleetan eta tabernetan, eta guztion erantzukizuna delako".