Eskoriatzan EH Bilduk lortu du botoen gehiengoa; Edorta Zubizarreta izango da alkate

Hasier Larrea 2023ko mai. 28a, 22:00

EH Bilduk zazpi zinegotzi lortu ditu, eta Udal gobernua osatzeko bermea dauka. Edorta Zubizarreta izango da Eskoriatzako alkate datozen lau urteetan. EAJ lau zinegotzi lortu ditu, eta PSEk eta Elkarrekin Eskoriatzan bat ere ez.

Botoen %100a zenbatuta, Eskoriatzako boto-emaileek 1.241 boto eman dizkiote udal hauteskundeetan EH Bilduri (%59,9), 626 EAJri (%30,2), 88 Elkarrekin Eskoriatzari (%4,2) eta 84 (%4,1) PSEri. Hala, lau zinegotzi izatetik zazpi izatera pasako da EH Bildu, eta seitik laura EAJ. Udal gobernua bere kabuz osatu ahal izango du EH Bilduk.

Hona hemen EH Bilduren zazpi zinegotziak: Edorta Zubizarreta Alegria (alkatea), Alaitz Orueta Arrese, Edorta Barandiaran Garcia, Xabier Uriarte Iñurrategi, Irati Iglesias Pozo, Mikel Luengo Gabarain, eta Dorleta Sologaistoa Aguiriano.

Hona hemen EAJren lau zinegotziak: Jose Ramon Zubizarreta Alegria, Maite Uribe Beristain, Antonio Regaño Sajeras eta Maria Purificacion Regidor Varela.

Batzar Nagusiak vs Udal hauteskundeak

Bi hauteskundetarako botoa eman dute eskoriatzarrek gaurkoan, eta ondorengo taulan bien arteko konparaketa jasotzen da. Batzar Nagusietarako boto-emaileen ia erdiak (%49,80) bozkatu du EH Bilduren alde, %35,81ek EAJren alde, %4,75ek Elkarrekin-en alde eta %6,7k PSEren alde. Hau da, EH Bilduren nagusitasuna apalagoa izan da Batzar Nagusietan udal hauteskundeetan baino; era berean, EAJk babes handiagoa lortu du eskoriatzarren artean Gipuzkoako Batzar Nagusietan udal hauteskundeetan baino.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak