San Pedro jaietako haurren danborrada berreskuratzeko taldea osatu dute

Imanol Beloki Unamuno 2023ko mai. 10a, 11:29

Eskoriatzako haurren danborradako une bat.

Aurtengo San Pedro jaietara begira, boluntario talde bat lana egin gura du  jaietako haurren danborrada berreskuratzeko, eta hori horrela, Eskoriatzako Udaletik aurreikusten dutenez, haur askok parte-hartzea espero dute.

Haurren danborrada ekainaren 29an egitea aurreikusten dute, 19:00etan,  eta bertan 4 urtetik hasi eta DBHko bigarren mailara arteko guztiek parte hartu ahal izango dute, hau da, 2009 eta 2019 artean jaiotakoek.

Entseguak, berriz, astelehen eta eguazten guztietan egingo dituzte, maiatzaren 29tik ekainaren 26ra bitartean, 18:00etatik 19:00etara, Joseba Iñurrategi udal pilotalekuan, eta, danborradan parte-hartzeko izen-ematea, maiatzaren 19a baino lehen egin beharko da azpiko formularioan.

[Izena emateko formularioa]

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak