Frontoiko sarrera nagusia eta Eskoriatzako gazteleku alboko irteera –pilotalekuko harmailetara igotzeko bidea– erabiliko dira hauteskunde egunean; batetik sartu eta bestetik irteteko.

Udal hauteskundeetan botoa eman nahi duten eskoriatzarrek Joseba Iñurrategi pilotalekura joan beharko dute hilaren 28an botoa ematera. 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, pandemia sasoian, segurtasun distantziak mantentzeko frontoian jarri zituzten hauteskunde mahaiak, kultura etxean beharrean, eta oraingoan ere modu berean egingo dute.
Frontoiko sarrera nagusia eta Eskoriatzako gazteleku alboko irteera –pilotalekuko harmailetara igotzeko bidea– erabiliko dira hauteskunde egunean; batetik sartu eta bestetik irteteko.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.