Joserra Zubizarreta, alkategai jeltzaleak, independenteen presentzia handia nabarmendu du: "Herritik herriarentzat lanean jarraitzeko asmoa dugu; Eskoriatzako EAJk argi du, sigletatik eta ideologiatik haratago, eskoriatzar guztientzat lan egitera gatozela. Horregatik, aurkezten dugun zerrendan, udal-kudeaketan esperientzia egiaztatua duten pertsonak ditugu, zortzi urteko udal-gobernuari jarraipena eman nahi diotenak, non herritarrekiko harreman zuzena eta haien proposamenak eta beharrak aktiboki entzutea erabakigarria izan den dozenaka ekimen garatzeko eta 50 proiektu baino gehiago abian jartzeko hainbat arlotan, hala nola irisgarritasuna hobetzea, mugikortasuna, denbora librea, gizarte-politikak indartzea eta herritarrei arreta ematea, besteak beste".
Eskoriatzarren konfiantza berretsi nahian
"Aurpegi berriek freskotasuna eta ideia berriak dakarzkigute, eskoriatzarrekiko lotura sendotzeaz gain, ideologia baztertzaileak alde batera utzita, gure udalerria bizitzeko leku hobeago bat bihurtzeko ekarpena egin nahi baitute. Gure arrakastekin eta gure akatsekin, eskoriatzarren konfiantza berretsi nahi dugu, botoa eman zigutenena eta eman ez zigutenena, herrigunean bizi direnenak eta elizateetan bizi direnak. Esperientzia, ideia berriak, kudeaketan gogo handiak eta seriotasuna eskaintzen diogu gure herriari, apaltasunetik eta zintzotasunetik".
Argazkian Joserra Zubizarreta agertzen da zerrendako kideekin: (ezkerretik eskuinera) Nekane Oyanguren, Kati Perea, Maite Uribe, Rafa Salido, Puri Regidor, Lydia Salazar, Ana de Castro, Sorkunde Pagalday, Jonathan Galan, Antonio Regaño, Begoña Eraña, Josu Ezkurdia eta Emeterio Gallastegi (ez da ageri argazkian).
EAJ
1. Jose Ramon Zubizarreta Alegria (Independentea).
2. Maite Uribe Beristain (Independentea).
3. Antonio Regaño Sajeras (Independentea).
4. Maria Purificacion Regidor Varela (Independentea).
5. Josu Miren Ezkurdia Santamaria.
6. Rafael Salido Raso (Independentea).
7. Ana Belen De Castro Ramos (Independentea).
8. Jonathan Galan Romero (Independentea).
9. Lydia Salazar Sandoval (Independentea).
10. Sorkunde Pagalday Agiriano.
11. Catalina Perea Aranda (Independentea).
Ordezkoak:
1. Emeterio Gallastegi Goikolea.
2. Maria Begoña Eraña Lazkano.
3. Nekane Oianguren Zabala (Independentea).