Domekan, berriz, 12:30ean, Literatura Juntaixe izango da Zaldibar antzokian bertan. Dorleta Kortazar ipuin kontalariak gidatuta, Iñigo Beitia, Ainara Zubizarreta, Mª Jose Hernandez eta Loli Iñurrategi arituko dira irakurle moduan, eta musikariak, berriz, Beñat Arrieta eta Gari Barandiaran izango dira. Arratsaldean, berriz, toki berean, Katuen kontuak plazaratuko dute, 19:00etan, Ines Osinagak eta Joseba Sarrionandiak.