Ferixa egunean larrain dantza egiteko saioak izango dira, maiatzean

Imanol Beloki Unamuno 2023ko api. 19a, 11:51

Larrain dantza egin zutenekoa, Fernando Eskoriatza plazan.

Iaz izandako arrakastaren ostean, aurten ere larrain dantza ikasteko saioak egingo dituzte maiatzean. Saio horien helburua izango da dantza ikastea, bide batez, ekainaren 3an ospatuko den Eskoriatzako Ferixa egunean, guztiek elkarrekin plazan dantzatzeko. Oihane Vicente irakaslearen gidaritzapean, maiatzaren 8an, 15ean, 22an eta 29an izango dira saioak, 20:00etatik 21:00etara bitartean, frontoian. Izena emateko, 636 78 59 71 telefono zenbakira deitu edo idatzi daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak