Adinekoen erorketak prebenitzeko tailerrak antolatu dituzte maiatzaren lehenengo asterako

Imanol Beloki Unamuno 2023ko api. 18a, 09:48

Zenbait herritar Eskoriatzako erdigunean.

Erorikoei aurrea hartzeko tailerrak antolatu dituzte Eskoriatzako Udaleko Gizarte-zerbitzu eta Kirol Sailak, Osakidetzaren Osasun-zentroekin eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailarekin batera; 64 urtetik gorako pertsonei eta euren senide edota zaintzaileei zuzenduta daude, erorikoen kopurua gutxitzeko asmoz. Izena emateko zenbait egunetan jarri dute aukera, Olazar Erretiratuen Elkarteko lokalean.

Tailerrak Ibarraundi museoan egingo dira bi saio teoriko-praktikotan: maiatzaren 2an eta 4an, 16:30etatik 18:00etara. Bertan azalduko dira, besteak beste, zergatik gertatzen diren istripu horiek eta zer egin aurrea hartzeko, zer garrantzizkoak diren ohitura osasungarriak eta ariketa fisikoa, edota nolako laguntza teknikoak dauden eskuragarri (telelaguntza).

Izen-ematea doan

Izen-ematea doakoa da, eta horretarako Olazar Erretiraruen Elkarteko lokalera joan beharko da; aste honetan, apirilaren 17tik 21era, eta, datorren astean, apirilak 24, 25, eta 27an, 11:00etatik- 12:00etara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak