Partidua galduta eta oso haserre amaitu dute Eskoriatzako jokalariek Gora Bilbaoren kontrako norgehiagoka

Miren Arregi Amasorrain 2023ko api. 16a, 20:12

1-2 bukatu da arratsaldean Manuel Muñoz kiroldegian eskoriatzarrek Gora Bilbaoren kontra jokatutako areto futboleko partidua. Tentsio handiko partidua izan da eta Eskoriatzako jokalari zein ikusleek oso haserre amaitu dute norgehiagoka.

Lehen zatian nagusi izan dira eskoriatzarrak eta atsedenaldira markagailuan 1-0 joan dira. Gol aukera gehiago ere izan dituzte, baina ez dute asmatu. Bigarren zatian eskoriatzarrek penalti bat eskatu dute eta arbitroak ez du adierazi. Une hori baliatu du aurkariak kontraerasorako eta orduan lortu dute lehenengo gola. Une horretan berotu da partidua, eskoriatzarrek euren haserrea erakutsi baitute. Partidua bukatzeko 7 minuturen faltan etorri da aurrekoaren egoera berdintsu bat, izan ere, etxekoek falta bat eskatu dute eta hori ere ez du adierazi arbitroak. Berriz, Bilboko taldearen kontraerasoa etorri da une horretan eta bigarren gola egitea lortu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak