Zerbitzua indibidualizatua izango dela adierazi du Eskoriatzako Udalak, Osasunaren Mundu Erakundearen gomendioak oinarritzat hartuta. Debalde izango da, eta adituak arituko dira zeregin horretan, apirilaren 17tik aurrera. Hala, asmoa da astean hamalau orduz ematea zerbitzua.
Horretarako, lehendabizi, banakako elkarrizketak egingo dira, pertsona bakoitzaren profila ezagutzeko asmoz; ondoren, programa bat emango zaie, eta, jarraipena ere egingo zaie parte hartzaileei; azkenik, ebaluazioa egingo da, helburuak lortu diren ala ez ikusteko. Horrez gainera, paseoak, osasunarekin loturiko tailerrak eta indar-entrenamendu saioak ere egingo dira.