Irakaskuntza ardatz izanda DualECAren seigarren sinposioa egin da Eskoriatzako Campusean

Eki Letona Erretolatza 2023ko mar. 28a, 12:25

DualECA programa duela sei urte sortu zen erronka komun bati erantzuteko: eredu duala hezkuntza-esparrura ekartzea. Orain, horren bueltako seigarren sinposioa egin du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean, Eskoriatzan.

Sinposioa bi jardunaldi irekitan egin zen martxoaren 23an eta 24an, eta edizio berri honek izenburu hau jaso zuen: Esperientzia dualak/alternantziak ezagutuz: indarguneak eta erronkak. Ikas-ekinezko ereduen indarguneak eta erronkak izan ditu ardatz. 

Seigarren edizio honetan  Universitat de Lleidak, Universitat d'Andorrak, Universitat Jaume I-ek eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa eta Enpresagintza Fakultatetik etorritako ordezkariek parte hartu dute, bilkura jardunaldian.

Aurtengo sinposiumaren gaia izan da alternantzia ereduek, zein indargune eta erronka dituzten. Izan ere, azken urteetako esperientziatik ikus daitekeenez, alternantzia eta dualeko prestakuntza-modalitateek gora egin dute hainbat diziplinatan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak