Terrazak jartzeko Udalaren ordenantza-zirriborroa aztergai

Imanol Beloki Unamuno 2023ko mar. 23a, 17:37
Eskoriatzako terraza hutsik dagoela.

Udalaren esanetan, "udalerrian ostalaritza-jardueren osagarri diren terrazak jartzeko lurzoru publikoaren erabilera ugaritzen ari da", eta, gaur egun instalazio horientzako berariazko arau-elementurik ez dagoela kontuan hartuta, Udalak Ordenantza arautzailea onartu nahi du. Proposamenari ekarpenak egiteko aukera dago martxoaren 31ra arte.

Ordenantza idatzi aurretik, ordenantza-proiektua jendaurrean jarri zuten udal webgunean, interesdunek arrazoiak ezagutu eta egoki iritzitako ekarpenak egin zitzaten. Tramite hori pasata, ordenantza-zirriborroa egin dute, baina, onartu aurretik, berriro ere jendaurrean jarri nahi dute, interesdunek ekarpenak egin ahal izateko. Hala, proposatzen den ordenantza-zirriborroa eskoriatza.eus webgunean azter daiteke eta interesdunek martxoaren 31ra arte izango dute ekarpenak egiteko. Horrekin batera, informazio gehiago nahi duenak aukera du horretarako garapen@eskoriatza.eus helbidera idatzita, edo 943 71 54 53 telefono-zenbakira deituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak