Buruarinak egiten ederto pasa dute Ibarraundin

Hasier Larrea 2023ko mar. 20a, 11:27

Haurrak buruhandien mundura gerturatzeko goma-aparrezko buruarinak sortzen dituzte Hernaniko Ipuitantai tailerreko kideek. Eskoriatza ondo ezagutzen dute, duela pare bat urte bertan egon baitziren buruarinak nola egin erakusten. Saio hura arrakastatsua izan zenez, domekan berriz itzuli ziren, Udaleko Gazteria sailak gonbidatuta,  eskulanak nola egin erakustera.

Bikingoa, deabru gorria eta pirata moduko pertsonaia unibertsalak, eta deabru berdea, Tartalo eta intsisua moduko pertsonaia euskaldunak egiteko aukera izan zuten atzo arratsaldean haur eta guraso eskoriatzarrek Ibarraundi museoan. Gidari lanak Oihana Aristegik eta Gorka Olazabal Paxo-k egin zituzten; beraiek dira buruarinen sortzaileak, eta, adierazi dutenez, haurrei gero eta gehiago interesatzen zaie buruhandien mundua. Ipuin kontaketak eta eskulanak uztartzen dituzte, eta bien arteko sinbiosi bat lortu dute tailerraren bitartez.

Atzo 25 buruarin inguru landu zituzten guztira. Haurrek badute mozorro berria beraz, eta, ziurrenik, aurrerantzean etxean bakarrik ez, ikastetxean edota kalean jaigiroa dagoenean izango dute norbere buruarina janzteko aitzakia nahikoa.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak