EH Bilduk Edorta Zubizarreta proposatuko du alkategai

Imanol Beloki Unamuno 2023ko mar. 17a, 10:00

Edorta Zubizarreta.

Maiatzaren 28ko udal hauteskundeetako hautagaia proposatuko du Eskoriatzako EH Bilduk bihar, zapatua. Edorta Zubizarreta (Eskoriatza, 1963) izango da.

Mapfre aseguru-etxeak Eskoriatzan duen bulegoko arduraduna da, eta Eskoriatzako Udalean izan du ibilbide politikoa; izan ere, 1995etik 1999ra HBrekin Gazteria zinegotzi izan ostean, Euskal Herritarrok alderdiarekin izan zen Eskoriatzako alkate 1999tik 2003ra bitarteko agintaldian. Ezker abertzaleak Eskoriatzan alkatetza hartu zuen lehenengo aldia izan zen hura.

Hautagai guztiak, laster

2015-2019ko agintaldian zerrendan azkenengo hautagaien artean aurkeztu zen EH Bildutik. Joan den agintaldian, berriz, ez zen aurkeztu, eta oraingoan, Eskoriatzako EH Bilduren lantalde berriaren aurrean izango da gidari lanetan. Zubizarretarekin batera zerrendan aurkeztuko dituzten hautagaiak zehaztuta dituzte, eta laster iragarriko dute zerrenda osoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak