Saski feminista erraldoia Alaitz Garciarentzat izan da

Imanol Beloki Unamuno 2023ko martxoaren 13a

Saski feminista erraldoia jasotzean, talde argazkia.

Atzo zozketatu zuten Eskoriatzan Feminismoa Bizirik taldekoek antolatutako saski feminista erraldoia, Aresko Emakumeen Martxa amaitzean. Alaitz Garcia eskoriatzarrak irabazi zuen 1466 zenbakiarekin, eta gurasoekin eta antolatzaileekin argazkia atera zuten saria jasotzean.

Saskiaren zozketa egin ostean, Zuk ekarri zuk jan bazkaria egin zuten, Fernando Eskoriatza plazan, Aresko Emakumeen Martxa egin zela aprobetxatuta.

Aresko Emakumeen Martxa ostean, Zuk ekarri zuk jan bazkaria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak