Zaintzarako eskubide kolektibo baten alde lelopean, manifestazioa egin zuten eskoriatzarrek, atzo, Martxoak 8, herriko kaleetan zehar. Fernando Eskoriatza plazatik hasita, San Pedro eta Intxaurtxueta auzoetarantz egin zuen olatu moreak, eta biblioteka albotik pasata, berriz, plaza aldera egin zuten. Ekitaldia amaitzeko, borobilean batu ziren, eta egunerako prestatutako aldarrikapenen irakurketa egin, eta dantzekin amaitu zuten hitzordua.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.