Aitor Estebanekin solasaldia egingo dute martxoaren 13an, Zaldibar antzokian

Aitor Esteban, EAJko ekitaldian.

Eskoriatzako EAJk hitzaldia antolatu du astelehenerako, hilaren 13a. Zaldibar antzokian izango da solasaldia, 19:00etan, Espainiako kongresuko diputatu Aitor Estebanekin, eta, aurrez galderak bidali nahi dituenak aukera izango du horretarako, eajeskoriatza@gmail.com helbidera idatzita.

2019an ere izan zen Eskoriatzan, Aitor Esteban EAJko diputatua, Joseba Agirretxearekin eta Iñigo Barandiaranekin. Batzokian egin zuten orduan, solasaldia.

Aitor Esteban Eskoriatzako batzokian egon zenekoa, gainontzeko gonbidatuekin, eta Joserra Zubizarreta Eskoriatzako alkatearekin.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.