Emakumeen pilotak hartuko du frontoia

Imanol Beloki Unamuno 2023ko mar. 3a, 10:13

Bailarako pilotariak jokoan.

Pilota goxoarekin bi finalaurreko jokatuko dira lehenbizi; gero, gazte mailako finalaurrekoa; eta, ondoren, elite mailako bi partidu jokatuko dira Joseba Iñurrategi pilotalekuan, zapatuan. 16:00etan hasiko da ikuskizuna, eta sarrera doan izango da.

Pilotazaleentzat jaialdi ederra izango da zapatuan Eskoriatzan, eta eskuz binakako txapelketako partiduak ere egongo dira jokoan. Iker Amarika antolatzaileak adierazi duenez, azken orduko aldaketak izan dira egitarauan, baina aurrera eramango dela hitzordua adierazi du. "Gipuzkoako, Bizkaiko, Arabako, Iparraldeko eta Gipuzkoako pilotariak batuko dira, eta maila askotariko partiduak izango dira ikusgai. Pilota goxoarekin arituko dira; gazte mailako finalaurrekoa jokatuko da, baita elite mailako bi partidu ere".

Aldaketak pilotarien artean

Hasiera batean, bailarako pilotari ugari batu behar zituen Eskoriatzako hitzorduak, baina, egin diren aldaketen ondorioz, pilotari bakarra izango da eskualdekoa: bikoteka gazte mailako finalaurreko kanporaketa izango du jokoan.

Pilota mistoan, lehenengo mailan, Maddi Barrocal bergararrak eta Uxue Oses oñatiarrak osatutako bikoteak Madalen Etxegarai oñatiarraren eta Itxaso Erasune zizurkildarraren aurka jokatu behar zuen, baina, lesio baten ondorioz, zenbait aldaketa izan dira. Hori horrela, 16:00etan, pilota goxoarekin bi finalaurreko jokatuko dira, Joseba Iñurrategi frontoiko pilota jaialdia hasteko. Ondoren, gazte mailako finalerdietako kanporaketa jokatuko da, eta, kasu horretan, Miren Gisasola bergararra eta Alejandra Biliyak Jaione Elorzaren eta Alba Majeren kontra arituko dira.

Elite mailako partiduak

Partidua amaitzean, elite mailako partiduak hasiko dira. Batetik, Garai eta Gaminde bikotea Arrizabalaga eta Capellan bikotearen aurka arituko da, eta, bestetik, Larrarte eta Amillaga bikoteak Aldai eta Mendizabal izango ditu aurrean.

Guztira, bi partidu jokatuko dituzte zapatuan Eskoriatzan. Jaialdia 17:30ean hasiko dute –sarrera doan izango da–, eta lehenengo partiduan pilotari debagoiendarrak egongo dira tartean. Bigarren partiduan, pilota mistoko eliteko kategorian, Aldaik eta Mendizabalek Larrarte eta Arrillagara izango dituzte aurrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak