Atama Eskoriatza Kenpo taldekoak, Mundukora

Imanol Beloki Unamuno 2023ko mar. 2a, 17:15

Atamako zenbait kide Espainiako txapelketan.

2023ko kenpoko Munduko Txapelketa Portugalen jokatuko da apirilaren 26tik 30era bitartean, Caldas da Rainhan, eta Atama Eskoriatza kenpo taldeko lau borrokalari aukeratu dituzte han lehiatzeko. Leire Rato, Otavio Luz de Paula, Danel Saenz Azkunaga eta Airam Duarte arituko dira; borrokalari bakoitza bere diziplinan. Haiekin batera, Rafa Carriet Atama Eskoriatza kenpo taldeko entrenatzailea epaile gisa arituko da.

Rafa Carriet entrenatzaileak adierazi duenez, "poztekoa da" Eskoriatzako lau borrokalari Munduko Txapelketarako hautatuak izan direla jakitea, eta taldea "ederra" dela azpimarratu du. Hauxe gaineratu du: "Dena emango dugu Portugalen, eta, emaitzetan erreparatu barik, ilusiorik handienarekin prestatzen jarraituko dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak