Emakumezkoen eskuz binakako txapelketa Eskoriatzan

Xabier Urtzelai 2023ko mar. 1a, 14:11

Pilota jaialdia egingo dute zapatuan Eskoriatzan, eta eskuz binakako txapelketako partiduak egongo dira jokoan. Pilota mistoan, lehenengo mailan, Barrocal bergararrak eta Oses oñatiarrak osatuko dute bikotea, eta Etxegarai oñatiarra eta Erasun izango dituzte aurrean.

Guztira bi partidu jokatuko dituzte zapatuan Eskoriatzan. Jaialdia 17:30ean hasiko dute –sarrera doan izango da–, eta lehenengo partiduan pilotari debagoiendarrak egongo dira tartean. Bigarren partiduan, pilota mistoko eliteko kategorian Aldaik eta Mendizabalek Larrarte eta Arrillagara izango dituzte aurrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak