Luis Ezeiza eskolatik Fernando Eskoriatza plazaraino egin dute aurten ere eskoriatzarrak Aratusteetako desfilea, eta agerian geratu da azken asteetan lan ugari egin dutela hainbatek. Karroza dotoreak, gaurko egunerako mozorrotutako autoak… Horiek guztiak ikusi dira bertan, baita koreografia dotoreak ere. Dena den egon da lagunek ez irtetea erabaki eta desfilean negar egin duenik ere.