Elikagaien bilketa egingo dute Turkiara eta Siriara bidaltzeko

Imanol Beloki Unamuno 2023ko ots. 18a, 12:32

Oinarrizko elikagaien bilketa.

Eskoriatzako mugimendu feministak bultzatuta, irabazi asmorik gabeko Zaporeak elkartearekin batera Turkiako eta Siriako lurrikarak kaltetutako errefuxiatuentzat premiazko elikagaien bilketa egingo dute otsailaren 20tik 25era bitartean, eta horiek batzeko hiru gune nagusi ezarri dituzte.

Ekialde Hurbileko herrialdeei laguntza eskaintzeko honako produktu hauek batu nahi dituztela adierazi dute antolatzaileek: lekaleak kontserban, arroza eta pasta, arraina kontserban eta esnea; Coviran eta Eroski hipermerkatuetan eta Martin frunta-dendan utzi daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak