Joserra Zubizarreta izango da EAJren Eskoriatzako alkategaia

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko otsailaren 12a

Joserra Zubizarreta, Eskoriatzako udaletxean.

2015etik Eskoriatzako alkate denak beste lau urtez agintean egoteko hautagaitza berretsi du, lekuko batzarrak hala erabakita. Hala, Joserra Zubizarreta izango da Eskoriatzako EAJren alkategaia maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan.

Arizmendi Ikastolako irakasle izana da Zubizarreta eta alderdiak balioa eman dio Debagoieneko Landa Garapenerako Elkartean (Deba Garaia) presidente gisa egindako lanari.

Bere hautagaitza aurkeztuta, dio, orain arte gauzatutako proiektuei jarraipena emateaz gain, egitasmo berriak martxan jarri gura dituela. Era berean, jeltzaleek azaldu dute zerrenda eratzeko lanean dihardutela eta hor, esperientzia duen jendeaz gain, aurpegi berriak ere txertatuko dituztela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak