Aranburuzabala kaleko bi zebrabide eta espaloia berritzen ari dira

Imanol Beloki Unamuno 2023ko ots. 10a, 09:37

Aranburuzabala kaleko lanak.

Aranburuzabala kaleko 18 eta 30 atariaren aurreko bi zebrabide konpontzen ari dira egunotan. Horrekin batera, espaloiak eta estolda inguruan dauden zuloak ere egokituko dituzte, besteak beste.

"Zebrabideen egoera eta bere ingurua nahiko kaxkarra da. Horregatik, iaz, berrizteko lanak adjudikatu egin ziren eta orain obrak burutzen ari dira. Zebrabideez gain, ondoko espaloiak ere egokituko dira, irisgarritasuna bermatzeko. Zuloak estali, porlan berria bota eta kutxatilak… egokitu", adierazi du Josu Ezkurdiak, Eskoriatzako Hirigintza eta Mugikortasun batzordeburuak.

2022 azaroko hirigintza batzordean bi aurrekontu aurkeztu ziren. Tekniko aldetik biak antzekoak (Asfaltos Urretxu eta Asfaltos Orsa). Batek, 39.775 euroko aurrekontua aurkeztu zuen eta besteak 35.263 eurokoa. Bigarrena aukeratu zuen Eskoriatzako Udalak.

Oinezkoentzako espazioak bermatu

Horretaz aparte, Aranburuzabala kaleko hainbat tokian hesiak jarriko dituzte eta gaur egun dauden pibote txikiak kendu egingo dira. Horrela, alde batetik, kaleko itxura hobetu nahi dute, eta, bestetik, oinekoentzako pasoa bermatu eta segurtasun gehiago eman nahi zaie. Hesiak aldika jarriko dira, etxeko atarien parean, eta ez kale osoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak